miércoles, 4 de enero de 2012

Khantoria - Programa (Eusk.)



Ziortzako Kontzertuak, 2011 Ekainak 4

Taldea sortu zen urtean, 2010ean, KHANTORIAk Tomás Luís de Victoriaren musikaren gainean eraikitako glosa instrumentalak programa aurkeztu zuen Durangoko “Kurutzesantu” kontzertu/museo esparruari hasiera emanaz. 2011an zehar, KHANTORIAk antzinako musika eta ganbera musikako hainbat zikloetan aurkeztu du programa hau, besteak beste, Ziortzako Antzinako Musikako kontzertuetan, Ordiziako “Barroko Aire” zikloan, Getxoko “Neguko bidaia” ganbera musikako kontzertuetan eta Zornotzako “Elizatan” zikloan. Programa honetan oraindik gordetzen diren T.L. de Victoriaren moteteen gainean eraikitako hiru glosak aurkezten ditugu, G.B.Bovicelli eta Adrian Denss-ek eginak eta guztiak 1594an agertuak, Victoria artean bizirik zela. Lehenbizikoa KHANTORIAk berreraiki du, Bovicellik plazaraturiko lehen ahotsaren bertsio apaindutik abiatuta, azken hau Edward Paston laute jole ingelesari egozten zaion eskuizkribu batetik jasotako gainontzeko ahotsen antolaketarekin bateratuz. Aipaturiko glosak Monteverdi, Palestrina, Cima eta Mariniren musikaz testuinguruatuak agertzen dira. Hautaketa honekin Errenazimenduaren eta lehen Barrokoaren arteko trantsizio musikaren edertasuna erakusten saiatu gara, bere esentzia bokalaren soiltasuna teknika instrumentalak ematen duen aukerekin apainduta.
Jarraian aurkezten dizuegun bideoak T.L. de Victoriaren Vadam et circuibo civitatem motetearen bigarren zatia jasotzen du, KHANTORIAk interpretatua 2011ko azaroaren 19an Ordiziako “Barroko Aire” zikloaren barnean emandako kontzertuan

No hay comentarios:

Publicar un comentario